Ohitura osasuntsu eta iraunkorrak elikatuz
Geure burua eta inguruarekin orekan egoteko bidelaguntza. Kontzientzia,
heziketa eta ahalduntzea oinarri hartuko ditugu, eta hortik abiatuta zure
burua zaindu, maitatu eta gozatzen lagunduko dizut.


Zer jaten dugun dakigunean, zer ohitura ditugun kontziente garenean eta gure gorputza entzun eta zer behar duen ikasten dugunean, gure auto-zaintzarako pausoak ematea errazagoa da.
Elikadura eta bizitza osasuntsu baterako pausoak ematen laguntzen dut, gertatzen zaiguna ulertzetik abiatuta, eta gure egunerokoan lagunduko diguten erremintak eskaintzen ditut. Oztopoak aztertuz, bakoitzaren potentzialtasunetan oinarrituz eta motibazioa landuz, elikadura osasuntsu batekin elikaduraz gozatzen ikasteko bidelaguntza eskaintzen dut.

Eskaintzen ditudan zerbitzuak:

01/ Elikadura eta bizitza ohitura osasuntsuak bizitzako etapa desberdinetan
Elikadura ardatz izanik, osasun oso bat lortzeko bidelaguntza. Ohiturak hobetu eta bizitza osasuntsuago bat eramateko gaitasunak lortu. Elikadura, mugimendua eta ariketa fisikoa, loa, emozio eta deskantsu eta erritmoen kudeaketan oinarrituriko eskaintza. Dugun osasun egoera, ditugun elikadura eta bizi ohiturak aztertu eta pixkanaka gure bizitza kalitatea hobetu eta bizitza osasuntsu, aktibo eta zoriontsu baterako gakoak lantzeko bidelaguntza.
Onurak
Bizitza kalitatea hobetu, neure burua entzun eta errespetatuz neure gorputzarekin ongi sentitzen ikasi, energiaz aktibo sentitu.
02/ Elikadura pautak gaixotasun desberdinetarako
Gaixotasun bat izan eta gaixotasunak sortzen dizkigun sintoma edo arazoak ekidin, gutxitu eta prebenitzeko bidelaguntza. Elikadura ardatz nagusi gisa landuz baina gaixotasunean eragin dezaketen bizitzako gainerako aspektu eta ohituretan ere sakonduz (kirola, estres mailaren kontrola, lo eta deskantsu orduak…).
Xehetasunak
Gaixotasun hauetan eman diezazuket laguntza: kolesterol edo eta triglizerido tasa altua, sindrome metabolikoa, hipertentsioa, diabetesa, burdin falta, digestio aparatuko gaixotasunak (idorreria, Elicobacter pilorya, Disbiosia, Sibo, Crohn sindromea, Kolitis ultzerosoa, Heste suminkorren sindromea SII), elikagai alergia eta intolerantzietan bidelaguntza. Osteoporosia, minbizian eraman beharreko elikadura, intolerantzia eta alergiak.
Beharrezko ikusten dudan kasuetan gaian ni baino espezializatuagoak dauden lankide edo profesionaletara bideratuko zaitut.
Onurak
Gaixotasunaren sintomak hobetu edo arindu eta diagnostiko zehatz batetik, hobeto sentitu eta era autonomoan bizitza aktibo eta osasuntsu bat eramaten lagunduko dizu.


03/ Elikadura kontzientea. Gure gorputzarekin konektatuz, beharrak ezagutzen ikasteko prozesua onarpenetik eta geure burua goxatuz.
Midfuld eating-en oinarrituriko lanketa da. Orainean jarri eta zentratzea eskatzen du dituzun pentsamendu, emozio eta sentsazioez ohartu eta hauek zure elikadura ohituretan duten eragina ikusi eta onartuz. Debekuak ekidin, zure elikatzeko moduan eragina duten faktoreak identifikatu eta zure gorputzak orain behar duena entzuten ikastean datza.
Xehetasunak
Epaitu gabe, momentu horretan zure gorputzak duen gose mota identifikatu eta zure balio eta autozainketarako egokiak izan daitezkeen aukeraketak egitea ahalbidetuko dizu.
Elikadura intuitiboan oinarritua dago. Honek ez du esan nahi, oinarrizko elikadura heziketa eta ezagupenak behar ez direnik. Oinarria pisua eta kiloak izan ordez, hau helburu izan daitekeela onartuta, zure bizitza ohituretan eragiten duten pentsamendu, emozio, sinesmenak begiratu, ulertu eta zure autozainketarako balioekin bat egingo duten ohiturak txertatzean datza. Zeure burua eta gorputza ulertuz, maitatuz eta zure balioekin bat egingo duten aldaketak ohitura izatera pasatzeko bide berriak sortu eta zure egiteko bidea emanez.
Onurak
Dieta, pisua eta debekuetan oinarritu ordez, elikadura heziketa batekin uztartuz, malgutasunetik, onarpenetik, geure burua maitatu eta balioan jartzetik autozainketarako kontzientzia eta ohiturak barneratzea ahalbideratuko dizu.. Gure ongizatean eragingo duten ohiturak beste begirada batetik landuko dituzu eta nahi baino gehiagotan presente izaten ditugun geure buruarekiko frustrazio, kulpa eta sentsazio txarrak alboratuko dituzu.
Formatua
Saio teoriko-praktikoak dira. Horietan, meditazio eta teknika desberdinak lantzen dira, etxera bidaltzen diren ariketa, lanketa eta entzutekoekin batera.
Iraupena
Prozesu osoa ordu bateko 8-10 saiotan oinarritzen da. Beharraren arabera elikadura heziketarekin tartekatzen proposatzen dudan prozesua da.
04/ Kirol elikadura
Zure beharrak osatuko dituen elikadura eta hidratazio pauta osasuntsu bat jarraitzeko bidelaguntza. Honekin batera, zure kirol errendimendua hobetzeko laguntza eskaini diezazuket. Kirolaria izan eta lesio baten ondorioz pausaldi bat egitera behartua izan bazara errekuperazioan lagunduko dizun elikadura gomendio eta pautak ere eskuratzea guztiz baliagarria da.
Xehetasunak
Edozein kirolarirentzat bere beharretara egokituko den elikadura osasuntsu baterako oinarriak ezagutzea garrantzitsua da. Honela, kirolari eta kirol taldeentzat, egiten duten kirolean oinarrituriko elikadura heziketa ere eskaintzen dut. Ebidentzia zientifikoan oinarrituriko laguntza ergogenikoen erabilerarako aholku eta gomendioak ere eskaintzen ditut.
Onurak
Kirolariak eraman dezakeen jarduera dela eta mantenugaien gabeziak eta gaixotasunak ekidin. Elikaduraren bitartez, entrenamenduen eraginkortasuna hobetu. Kirol errendimendua hobetu entrenamendu fase, aurre-lehiaketa eta lehiaketa edo txapelketa ondorengo elikadura egokituz eta adaptazioak hobetuz. Bizi dinamika eta kirol jarduerak sortutako eguneroko naiz entrenamendu, aurre-lehiaketa eta lehiaketa ondorengo beharrak osatzeko elikadura eta hidratazio pautak era autonomoan osatzeko heziketa eskuratzea.
Iraupena eta kostua
Kirolari edo kirol elkarteen beharretara egokitua.


05/ Dieta berezietarako pauta eta bidelaguntza: elikadura belarjalea, elikadura beganoa, glutenik gabeko pauta dietetikoa.
Elikadura aldatzea erabaki edo behar izan eta trantsizio bide hori egiteko pauta pertsonalizatuak eskaintzen ditut, dagoen ebidentzia zientifikoa aztertuz eta pertsonari egokitutako trantsizio-bide bat gomendatuz. Ahalduntze bat eskaintzen dut, pertsona eta familiak zentzuz eta irizpide egokiekin beraien balioekin bat egingo duen elikadura osasuntsua izan dezaten, baina elikaduraz gozatuz.
Onurak
Modan egon daitezkeen aholkuez haratago, irizpide kritikoa osatu eta zure balio edo helburuekin bat egingo duen elikadura orekatu bat, era autonomoan, jarraitzeko gaitasuna eskuratuko duzu. Elikagai desberdinen balioa ezagutu eta zure elikadura moldatzeko aukeraketa, osasun eta ingurumen irizpideetan oinarrituz, era egokian egiteko gaitasuna eskuratuko duzu. Prestaketa eta elikagai konbinaketa desberdinak moldatzen ikasiko duzu eta egokiak ez diren aukeraketek sortu ditzaketen gabezia eta osasun arriskuak ekidin. Behar den kasuetan zein gehigarri hartu eta nola ere ikasiko duzu.
Iraupena
Pertsona bakoitzaren beharretara moldatua. Gutxieneko 3-4 kontsulta izatea gomendatzen dut. 60-90 minutuko saioak.
06/ Familia bizitzan elikadura eta kontsumo ohiturak barneratzeko bidelaguntza.
Familian aldatu edo hobetu nahi ditugun elikadura ohiturak pixkanaka heziketa eta motibaziotik barneratu eta txertatzen joango zara. Oinarrizko heziketatik, familia osoak dituen beharrak ulertu, helburu txiki eta egingarriak adostu eta ezarriz. Familia bakoitzaren egoera eta prozesua errespetatuz, kontzientziatik, bereziki motibazio lantzea du helburu. Elikadura kontzientea eta koatxing nutrizionalean oinarrituriko bidelaguntza da.
Xehetasunak
Honekin batera, asteko menu orekatuak nola egin ez badakizu, asteko menuak era osasuntsu eta jasangarrian osatzeko heziketa pertsonalizatua eskaintzen dut familiaren kultura, ekonomia, gustu eta elikagai eskuragarritasuna kontutan hartuz. Posible bada, garaiko eta tokiko produktuak oinarri izaten saiatzen naiz.
Onurak
Onurak ez dira agian egun batetik bestera ikusten. Baina prozesua hasiz, erronka txikiekin, elikaduraz gozatu eta elikadura osasuntsuaren onurak familian sentituko dituzu. Elikadura heziketarako oinarrizko nozioak eskuratuko dituzu aldaketa prozesua etxean txertatzen joateko. Etxeko elikadura era osasuntsu eta jasangarrian antolatzen eta eratzen ikasiko duzu eta bereziki elikadura osasuntsuaz gozatu daitekeela ikusi eta sentitzen joango zara.
Iraupena eta kostua
Pertsona, banako edo familiak izan ditzaken beharretara moldatua. Lehen elkarrizketaz gain beste gutxieneko 2-3 saio gomendatzen ditut.


07/ Elikadura osasuntsu eta iraunkorra komunitatean sustatzeko aholkularitza
Komunitate mailako lanketak burutzen ditut. Nola? gure elikadura ohiturek dituzten ondorioen inguruan kontzientzia hartuz eta dinamika desberdinekin gure eguneroko bizitzan egingarriak eta errazak diren aukeraketa posibleak landuz. Elikadura osasuntsu eta iraunkor bat, herri komunitatean herritarren eskura jartzeko aholkularitza ere eskaintzen dut komunitateko eragile desberdinekin lanketak burutuz.
08/ Elikadura ardatz izanik, komunitatean ongizate oso bat sustatzeko aholkularitza: lantoki, ikastetxe, elkarte, udal…
Ongizate ikuspuntu zabal batetik, elikadura ardatz harturik begirada oso batetik lantzeko prozesuetan oinarritzen da.
Jarraipena eta lotura duten kontzientziazio eta tailer praktikoen bitartez eragile bakoitzaren beharretara egokitzen dira.


09/ Kolektibitate desberdinetarako menuen osaketa ikuspuntu osasuntsu eta iraunkor batetik
Menu desberdinen planifikazioa; Kolektibitateak dituen beharretatik abiatuta, arduradun pertsona eta eragile desberdinekin lan-taldean. Elikadura ikuspuntu oso eta integral batetik elikadura osasuntsu eta iraunkorreko irizpideak lehenesten saiatzen naiz honek dakartzan onurak ezagutarazi eta aukerak baloratuz.
Kolektibitate horren ezaugarri eta beharrak kontutan izanik, menu pertsonalizatuak osatzen ditut aurrekontua kontutan izan eta gertuko, garaiko eta posible bada produktu ekologikoak lehenetsiz.
Tokiko ekoizle, denda txiki, kooperatiba eta baserritar elkarteekin zuzeneko harremana sortzeari garrantzi ematen diot bai eta aldaketa prozesuak sentsibilizazio eta heziketa prozesuekin lagundu eta prozesua talde-lanean erabaki, jarraitu eta aurrera eramatearekin.
10/ Beste elikadura proiektu batzuk
Nire ikuspegiko nutrizionista baten laguntza interesgarri ikusten den elikadura proiektuetan elkarlanak eta aholkularitza eskaintzen ditut.


Zerbitzuen formatua-luzera:
Pertsonaren egoera eta beharretara egokitua izaten da. Ohiturak barneratu eta bidelaguntzarako gutxieneko 3 saio gomendatzen ditut baina formatua eta iraupena pertsona bakoitzaren beharretara egokitua dago guztiz.
Kokapena:
Kontsultak aurrez aurreko bileretan izango dira,
Beasaingo Orekan Elikadura bulegoan:
