• Elikadura eta osasun heziketa kontziente eta iraunkorrerako lanabesak eskainiz.
  • Ohitura osasuntsuak praktikara eraman eta zure egunerokoan txertatzen lagunduz.
  • Dituzun arazoetatik, elikaduratik ongizaterako bidean lagunduz.
  • Komunitate osasungarri eta iraunkorrago bat egiteko bidelagun nauzu.

Txiki txikitatik elikadura asko zaindu eta betidanik nutrizio gaiak ikasi nahi izan dituen pertsona izan ote naizen galdetu izan didate. Nire kasuan ez da hala izan, kasualitatez iritsi bainintzen nutrizio ikasketak egitera.

Mendia eta geologia pasio, azken hau ikasi nahi izatetik, lan-irtenbide gehiegirik ez zuela izango aholkaturik Giza Dietetika eta Elikadura ikasketak egin nituen azkenean. Ikuspegi horrekin bakarrik gustura ez, eta Nekazal Ingeniaritza Tekniko ikasketak egin nituen ondoren. Eta urteetan zehar beste hainbat kurtso eta ikastaro espezializatuekin jarraitu nuen jakin-mina asetzen.

Formakuntza akademikoa
  • Giza Dietetika eta Elikaduran diplomatua (Euskal Herriko Unibertsitatea. EHU)
  • Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa. Nekazaritza eta Elikadura Industriak espezialitatea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPNA).
  • Masterra Elikadura eta Osasunean (Valentziako Unibertsitate Internazionala, VIU)
  • Espertoa Ariketa Fisikoa eta Osasunean (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPNA)
Ikastaro espezializatuak
  • Aditua elikadura patologia digestiboetan
  • Mindful eating. Elikadura kontzientea
  • Koatxing Nutrizionala lehen maila
  • Psikonutrizioa
  • Kirol Nutrizioa
  • Egun kirol nutrizioan sakontzen dihardut

Baina, atzera begiratu eta nire bizitzan badira markatu izan nauten esperientziak.

Nutrizio ikasketak amaitu ondoren, Normandian (Frantzian) 4 hilabeteko egonaldia egin nuen frantsesa ikasi eta familia bateko alabaren zaintzan. Dietetika ikasia nuelako hartu ninduten. Istripu baten ondorioz gaixotasun neuromuskular bat zuen neska zen eta elikadura eta ariketa, ardatz nagusiak ziren alabaren zaintzan bai eta familian ere.

Tokiko elikagai fresko eta ekologikoak ziren oinarri. Bertan jakien inguruko mundu berri bat ezagutu nuen, jakiak prestatzeko modu desberdinak, eta ikaspen handia izan zen. Han harturiko ohitura eta ideiak betirako barneratu izan ditudan sentsazioa daukat.
Bide horri ekin eta bide hori osatzen joan naizela konturatu naiz. Era batera edo bestera, zuzenean edo zeharka, elikagaiak eta elikadura nire bizitzaren parte dira.

Egindako ibilbide horrek eraman nau, gaur egun, elikadura esparru askotarako zubia dela sinestera. Lotura du osasunarekin, emozioekin, naturarekin, ekoizleekin, kultura eta ezagutzarekin, gastronomiarekin, harremanekin, komunitatean sareak jostearekin….

Bestalde, naturzaletasuna, naturarekiko errespetua, kirola eta bizi ohitura osasuntsuak balio garrantzitsuak izan ditut nire bizitzan. Eguneroko oreka pertsonalerako beharrezko ditut eta posible dudan denbora eta moduan lantzen saiatzen naiz. Gainera, bi alabaren ama naizen partetik eguneratua egon eta nire ingurukoen artean balio hauek sustatzen saiatu izan naiz beti.

Elikagaien ekoizpen eta lehen sektoreko ekoizleen inguruan urte asko egin eta asko ikasi ondoren, gelditu eta etorkizunean nora joan nahi nuen hausnartzeko beharra sentitu nuen.

Bihotzak esaten duena jarraitzera ausartuta eta betidanik gustuko izan dudan horri heltzeko ilusio eta indarra sentituta sortu dut Orekan Elikadura.