Taldekako formakuntzetan jendearekin elkartzeak, hitz egiteak eta esperientziak konpartitzeak denok elikatzeko bidea eman dezake. Ikastaro dinamikoak izaten dira, galderak sortu eta kontzientzia pizteko baliagarriak, bai eta erremintak eskuratu eta egunerokoan txertatzeko ere. Interesen arabera gai desberdinak lantzeko bidea eskaintzen dut:

Gai hauen inguruko tailer eta formakuntzak eskaintzen ditut:

  1. Elikaduratik abiatuz ongizatearekin loturiko hitzaldi, tailer edo solasaldiak:
  2. Haur eta gazteei zuzenduriko tailerrak. Etiketak irakurtzen, kirola eta elikadura…
  3. Elikadura eta bizi ohitura osasuntsuak bizitzako etapa desberdinetan.
  4. Kirol taldeentzako formakuntza pertsonalizatuak elikadura osasuntsua kirol errendimendurako gako gisa.
  5. Elikadura eta bizi ohitura osasuntsuak lan esparruan. Enpresako langileak zaindu, ahaldundu eta osasuntsu mantentzeko enpresa bakoitzera egokituriko tailer, formakuntza, menuen azterketa…
  6. Elikadura eta kontsumo ohitura jasangarriak gure eguneroko bizitzan txertatzeko gakoak

Ikastaro, hitzaldi edo tailer bat eskaintzea nahi baduzu,
jarri harremanetan ondorengo formularioa osatuz:

Formakuntzak

Emandako informazioa webgunearen arduraduna naizen Amaia Ayerbe Zurutuzak zure eskaera erantzuteko erabiliko dudala adierazten dizut. Emandako datuak harreman komertziala mantentzen den bitartean edo legezko eginkizunak betetzeko behar den denboran zehar gordeko ditut. Legitimizazioa zure baimenaren bidez lortzen da. Datu hauek ez dizkiet hirugarrenei emango, lege-betebehar bat dagoen kasuetan izan ezik. Zure erabiltzaile-eskubideak baliatu ditzakezu amaia@orekanelikadura.eus helbidera idatziz.