Elikatu zure osasuna eta ongizatea orekatik, denboran iraungo duten ohiturak barneratuz.
Ongizate oso baterako bidean, elikadura oinarri harturik eta bizitza ohiturak kontutan izanik,
pozik, indartsu eta osasuntsu sentitzeko bidelagun izan naiteke, zure bizitza kalitatea hobetuz.
Nola lagun zaitzaket?
Elikadura osasuntsu, kontziente eta naturarekin errespetuzkoa izango den pauta osatzeko heziketa eskainiz. Zuk, zure egoera eta kultura/balore/ohiturak kontutan izanik, asteroko planifikazio bat osatzeko tresnak eskaini eta zuk zeuk aurrera eramateko gaitasunak garatuz.
Eduki ditzakezun arazo eta gaixotasunetan elikadura pauta zehatzak eskainiz eta bizitza ohiturak barneratzen lagunduz.
Elikadura ardatz izanik, bizitzako etapa desberdinetan ditugun beharrak ulertu eta bizitza kalitatea hobetzeko bidelagun izanez: haurdunaldi, menopausia-aurre eta menopausian, hirugarren adinean…
Familia bizitzan elikadura eta kontsumo ohiturak barneratzeko bidelaguntza eskainiz.
Kirolaria bazara, zure elikadura modu osasuntsuan osatu eta zure errendimendua hobetzen lagunduz.
Elikatzeko moduen atzean egon daitezkeen faktore, sinesmen, pentsamendu eta emozioak ulertzen lagunduz eta elikadura kontzienteko erreminten bitartez elikadurarekiko duzun harremana hobetuz eta elikatzeko beste modu batzuk irakatsiz.
Pentsatzen duguna eta egiten duguna gara,
jaten duguna ere bai.
Elikaduratik abiatuta mundu hobeago baterako heziketan sinesten dut. Izan ere, elikadura, elikatzeko aukeratzen ditugun jakietatik hasten da. Baina kontziente al gara jaten dugun horrek ze ondorio sortzen dituen gure osasunean, biodibertsitatean, gure landa eremuko baserritarrengan, sozialki duen eraginean?
Gure eguneroko keinuekin nahi dugun mundu hori irudikatzen parte hartzen dugu.
Lema gisa dut Eduardo Galeanoren esaldi hau: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”. Esaldi hori oinarri hartuz…
…uste dut gure aukera txikiek elikadura sistema osasungarri, iraunkor, justu eta bidezkoago bat bultzatu dezaketela.
Kaixo, Amaia Aierbe Zurutuza naiz, dietista-nutrizionista.
Osasunaz ari garenean, dieta hitza, askok, argaltzearekin, elikagai murriztearekin, debekuekin, gosea pasatzearekin eta sufrimenduarekin erlazionatu ohi dute. Askotan, bolada batean jarraitzen den plan bat bezala ulertzen da, gero bukatu eta betikora bueltatzeko.
Baina elikadura eta bizi ohitura osasuntsuek ez dute zigor eta sufrimendu bat izan behar.
Askotan komentatu izan dudan bezala, bidea, prozesua dira. Hasiera batean bidelaguntza beharko dugu bide hori egiteko, erremintak eta abileziak eskuratu, gero, gure bizitzan, era autonomoan elikadura eta bizi ohitura osasuntsuak jarraitzeko ahalmena lortuz.
Helburua ez da itxura edo argaltasuna, autonomia horretatik gorputz eta adimenaz gozatuz osasuna denbora luzean mantentzeko gaitasuna izatea baizik.
Ondo jaten ikastea ondo jatearekin gozatuz.
Dietista hitza, bere etimologian, grezierazko “díaita” hitzetik dator, zeinak bizitza estiloa edo bizitzeko modua esan nahi duen. Ondorioz, egunero osasuntsu jan, ingurumena zaindu, beste pertsona eta geure buruarekin erlazio eta saretze sanoak izaten saiatu eta egunero jarduera fisikoa egitearekin erlazionatzen zuten grekoek.
Eta horixe, dietista hitzetik, bizitza ohitura osasuntsuetan bidelagun naizela esatea dut gustuko. Elikadura ardatz izan eta ongizate ikuspuntu batetik bidelagun izan eta laguntzeak poztu eta betetzen nauela.
Elikadura gure orekaren pilare gisa balioan jarri behar dela uste dut, eta egun, norbanako naiz komunitateen bizi kalitate eta bizi itxaropena hobetzeko prebentzio erreminta eraginkorra dela ikusten dut.
Elikadura osasuntsu eta iraunkorra eskubide unibertsal bezala ozen aldarrikatu eta bermatu beharra ere sentitzen dut denok aukera hauek bermatuta ez ditugula ikusita.
Nola egin dezakegu lan?
Bidelaguntza eskainiz; Informazioa eskaini, ikasten lagundu eta zure elikadura eta bizi ohituren ardura osasunetik libreki hartu dezazun.
Autozaintza, kontzientziatik, erreminta desberdinen bitartez landuz.
Zure beharretara egokituko den zerbitzu oso batetik, ohituren aldaketa eta ohitura berrien iraunkortasuna bermatuz.